Topagune Feminista aurkeztuko dute larunbatean

Amaia Urbieta Arruti 2022ko mai. 3a, 19:00

Bilgune Feministak 20 urte betetzen ditu aurten, eta urteurren borobila ospatzeko Topagune Feminista antolatu dute Oñatin, ekainaren 11n eta 12an.

Hamaika hitzaldi, tailer eta kontzertu izango dira asteburu horretan, eta topagunearen nondik norakoen berri zehatzago jakin nahi duenak Zarautzen bertan izango du horretarako aukera, larunbat honetan. Zarauzko Bilgune Feministako kideek 12:00etan jarri dute hitzordua Lege Zaharren Enparantzan.