Baztanera irteera antolatu dute Udaberri jublatu elkartekoek hilaren 19rako

Maria Maya Manterola 2022ko mai. 4a, 11:00

Elizondo eta Amaiur bisitatuko dituzte. Irteeran parte hartu nahi dutenek maiatzaren 11 izango dute izena emateko azken eguna.

Udaberri jubilatu elkarteak irteera antolatu du Baztan ingurua bisitatzeko. 8:30ean Zarauztik irten, eta Elizondoko hotelean hamaiketakoa egingo dute lehenbizi. Behin indarrak hartuta, Amaiur aldera joko dute, eta gero, bazkaria izango dute. Eguna behar bezala borobiltzeko, dantzaldia eta bingoa ere antolatu dituzte. 

Izena emateko azken eguna maiatzaren 11 izango da. Bazkideek 38 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainerakoek, 45. Prezioaren barruan sartzen da hamaiketakoa, autobusa eta bazkaria.