Astelehenean irekiko dute udaleku irekietan izena emateko epea

Aritz Mutiozabal 2022ko mai. 4a, 16:30

HH5 eta LH5 maila arteko haurrei zuzenduko udaleku irekiak antolatu ditu udalak uztailerako eta abuztuko lehen hamabostaldirako.

Udaleku irekiak antolatu ditu udalak uztailerako eta abuzturako, haurrek udan ere aukera izan dezaten euskaraz bizi eta ondo pasatzeko. Udalekuak Orokieta herri eskolan egingo dituzte, 10:00etatik 13:00etara, eta HH5 eta LH5 maila arteko neska-mutilei zuzenduta dago.

Bi txanda egingo dituzte: lehena uztailaren 1etik 29ra egingo dute, eta 88,10 euro balioko du; eta bigarrena, abuztuaren 1etik 12ra izango da, eta 44,05 euro balioko du. Izen ematea datorren astelehenean irekiko dute, maiatzaren 9an, eta astebeteko epea egongo da horretarako, maiatzaren 16ra arte.

Ordainketa ondorengo kontu korronteetan egin daiteke: ES45 2095 5076 4110 6000 0246 (Kutxabank) edo ES86 3035 0029 6202 9090 0002 (Laboral Kutxa). Ordainagirian hezkuntza@zarautz.eus posta elektronikora helarazi behar da, eta agirian bertan argi eta garbi azaldu beharko dute haurraren izen-abizenak eta udaleku irekien kontzeptua.

Bestalde, guraso bilera deitu dute ekainak 22rako, udaleku irekien azalpenak emateko. Saioa 18:30ean izango da, Modelo aretoan