Alemaniako artea gertutik ezagutzeko aukera izango da bihar Photomuseumen

Amaia Urbieta Arruti 2022ko mai. 5a, 16:00

Caspar David Friedrichen lan bat. (Wikipedia)

Gela programaren biharko saioa Alemaniako arteari eskainiko diote. Duela astebeteko saioaren jarraipena izango da eta, ohi bezala, sarrera doakoa da.

Arte alemaniarrari buruzko zikloari jarraipena emango diote aste honetako Gela programaren barruan. Hala, biharko saioan Andrew Graham-Dixon arte kritikariaren azalpenen proiekzioarekin jarraituko dute, eta Alemaniako arteak jorratzen dituen gai nagusiak ezagutzeko aukera izango da: paisaia, folklorea eta nortasun nazionala. Ibilbide geografiko eta kronologiko baten bidez, garai bakoitza sakon aztertuko du.

Caspar David Friedrich artista aztertuko dute saioan lehenik, arte erromantikoari tartea eskainita. Prusiako estatu boteretsuaren artea ere aztertuko dute, besteak beste.

Ohi bezala, doakoa izango da saioa, eta 18:00etan hasiko da.