Erakusketa berria zabalduko dute bihar Lukas ardotegian

Aritz Mutiozabal 2022ko mai. 5a, 14:00

Donostiako Zurriola Ikastolako batxilergoko bi ikasleren lanak jasoko ditu Erruduna! erakusketak, bihartik aurrera Ipar kaleko Lukas ardotegian ikusgai izango direnak.

Diseinua irakasgaian Haritz Irureta Piru zarauztarra izan dute irakasle, eta honek jarritako ariketa bati jarraiki, landutako tamaina bereko zuri-beltzeko zirkuluak sortu zituzten. Gisa horretan, marrazki infinituak sortuz.

Erakusketa hilabetez egongo da ikusgai, ekainaren 4a arte.