'Carmen y Lola' filma emango dute bihar Modelon

Aritz Mutiozabal 2022ko mai. 16a, 19:00

Bihar, maiatzaren 17an, Homofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna da, eta Berdintasun Departamentuak hainbat ekimen antolatu ditu horren harira.

Berdintasun zinegotzi Gloria Vazquezek adierazi du “departamentutik pertsona guztien errealitatea eta errespetua ikusarazteko ekintzak" egin dituztela, "haien sexu-orientazioa edozein dela ere. “Aurten ere, Emakumeen* Etxeko plaza, Ikastetxea eta Udaletxea
ortzadarraren banderarekin beteko ditugu, Naizena, Naizela Onartua leloarekin”.

Era berean, Arantxa Echevarriaren Carmen y Lola filma eskainiko dute bihar, 19:30ean, Modelo aretoan. Filmak ijito-ingurune kontserbadore batean bizi diren bi lesbianen istorioa kontatzen du, zeinek maitasunaren, familiaren eta kulturaren artean aukeratu behar izango duten. Sarrerak Kutxabanken atari digitalean eros daiteke edota Modelo aretoko
txarteldegian eskuratu ahal izango dira.