Bihartik aurrera, itxi egingo dute Bizkaia kalea Urdaneta eta Aitze kaleen artean

Amaia Urbieta Arruti 2022ko mai. 17a, 16:30
Moztuko duten Bizkaia kalearen zatia. (Zarauzko Udala)

Bizkaia kalearen Aitze eta Urdaneta kaleen arteko zatia ere itxi egingo dute bihartik aurrera, Igerain errekaren ubide berria eraikitzeko lanak direla medio.

Salberdingo Igerain errekaren ubide berria eraikitzeko lanak direla eta, itxi egingo dute Bizkaia kalea bihartik aurrera, Aitze eta Urdaneta kaleen artean.

Etorkizuneko Amalur parkearen "elementu garrantzitsua" izango den Igerain errekaren ubide berria irekitze lanetan dabiltza eta, horretarako, egungo ubidearen paretak eraitsi eta betelanak egingo dituzte bertan, parkea gaur egun Bizkaia kaleak daukan mailarekin berdintzeko. Ondoren, azken asteetan eraiki den ubide berriarekin batuko da erreka.

Udalak jakinarazi duenez, lan horiek egin ahal izateko, gune horretan dauden hainbat zuhaitz ordezkatu beharko dira, eta Bizkaia kaleko palmera bereizgarriak mantentzeko "urbanizazio berrian moldaketak" egin dituzte.