Lau zarauztar lehiatuko dira Harri Txikien Gipuzkoako Txapelketan

Aritz Mutiozabal 2022ko mai. 18a, 10:35

Harri Txikien Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute igandean, Aiako probalekuan. Bertan hainbat zarauztar lehiatuko dira: Hodei Iruretagoienak Izeta IV.a, Mikel Lopetegi Urra, Xabat Olaizola eta Iraitz Arruti. Gainerako lehiakideak Beñat Telleria eta Paulo Azpiazu izango dira. Asentzio Feriaren barruan antolatu dute herri kirol jaialdia.