'Compartimento Nº 6' filma emango dute jatorrizko hizkuntzan

Aritz Mutiozabal 2022ko mai. 24a, 09:00

Rosa Liksom idazleak 2011n argitaratutako eleberrian oinarritutako filma da Compartimento Nº 6, Juho Kuosmanen zinegile finlandiarrak zuzendutakoa, eta gaur jatorrizko hizkuntzan ikusteko aukera izango da Modelon, 20:30ean.

Hainbat sari eta izendapen jaso ditu azken urtean nazioarteko zinema jaialdietan; besteak beste, Cannesko Zinemaldian eta British Independent Film Awards-en film onenaren aitortza jaso zuen. Era berean, kritikak goratu egin du pelikula dramatiko hau.

Finlandiako unibertsitateko emakume gazte batek tren bat hartu du Moskura, Múrmanskeko aztarnategi arkeologikora joateko. Han ezezagun batekin partekatu beharko du konpartimentua, meatzari errusiar batekin. Elkarbizitza horrek eta topaketa gertaezinek, pixkanaka, erabat kontrajarriak diren bi lagun horiek batuko dituzte.