'Odonatuak. Uraren hegoak' erakusketa dago ikusgai Merkatu plazan

Aritz Mutiozabal 2022ko mai. 27a, 09:00

Eraztun Berde Urdinaren bueltan hainbat ekintza antolatu ditu udaleko Ingurumen departamentuak hil honetarako. Horietako bat da Odonatuak. Uraren hegoak izeneko erakusketa, Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik astearen hasieratik Merkatu plazan ikusgai dagoena. 

Sorginorratzak eta burruntziak dira odontuak, eta horiei buruz gehiago jakiteko aukera dago hamabi panel informatiboren birtartez; bi hizkuntzetan daude. Bihar eta larunbatean 18:00etatik 20:00etara egongo da erakusketa bisitatzeko aukera, eta igandean, berriz, 12:00etatik 14:00etara.