Aske gelditu da Ekaitz Sirvent

Amaia Urbieta Arruti 2022ko mai. 28a, 15:40
Ekaitz Sirvent aske geratu den unea, familiako kideekin eta lagunekin. (utzitakoa)

Hamahiru urte egin ditu zarauztarrak Frantziako espetxeetan preso, ETAko kide izatea eta enpresariei iraultza zerga ordainarazten saiatzea egotzita. Gaur atera da Mont de Marsango espetxetik.

Gaur, larunbata, utzi dute aske Ekaitz Sirvent preso zarauztarra. Hamahiru urte egin ditu Frantziako espetxeetan preso, hala nola Tarasconen, Reauko espetxean eta, azken urteetan, Mont de Marsango espetxean, Zarauztik 160 kilometrora.

2009ko apirilaren 10ean atxilotu zuten Sirvent Parisko Montparnasse geltokian, ETAko kide izatea leporatuta. 2013ko abenduan epaitu zuten Parisen, eta 18 urteko zigorra ezarri zioten zarauztarrari, enpresariei iraultza zerga ordainarazten saiatzea egotzita.