Lagunartea nagusi, Azken Portuko III. Futbito Txapelketa jokatzen ari dira

Aritz Mutiozabal 2022ko mai. 28a, 15:15

Bueltan da Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko jai batzordeak antolatutako futbito txapelketa, bi urteko etenaren ostean. Aurtengoa hirugarren edizioa da, eta talde parte hartzaileak lagunartean nahiz festa giroan ari dira parte hartzen Sagasti plazan. Parrila ere piztu dute jatekoarekin, eta festa luzatu egingo dute arratsaldean, 19:30etik aurrera DJ Espotik girotuko baitu plaza.