Bola jokoaren jaia Zelai Ondon, Ane Agirreren oroimenez

Aritz Mutiozabal 2022ko mai. 29a, 11:45

Ane Agirreren Omenezko Bola Txapelketa jokatzen ari dira Zelai Ondoko bolatokian, Zelaiondoko Bol & Tok Klubaren ekimenez. Jende dezente bertaratu da eta giro atsegina da nagusi ekitaldian. Une honetan federatuak ari dira jokoan, baina aurki, horien saioa amaitzean, lehia herrikoiari emango diote bide. Antolatzaileek, gainera, postutxoa ere jarri dute jatekoa eta edatekoarekin