Udaberriaz ederki gozatu dute Salbiden

Aritz Mutiozabal 2022ko mai. 29a, 14:00

Salbide Auzo Elkarteak antolatuta, Udaberri Festaz gozatu dute gaur goizean eta eguerdian auzoan. Banderatxo koloretsuekin apaindu dute lorategia lehenik eta behin, eta, jarraian, Jalgi dantza taldeko kideek euskal dantzen erakustaldia eskaini dute auzoko zenbait tokitan. Ondoren, jokoan izan dituzte haurrentzat nahiz helduentzat.