Futbolaz gozatzeko festa egin dute Astin

Aritz Mutiozabal 2022ko mai. 29a, 16:15

Bi urteren ondoren, Futbol Eskolako Festa ospatu du gaur goizean Zarautz Kirol Elkarteko futbol atalak. Guztira, 44 talde elkartuko dira Astiko kirolgunean, 450 haur baino gehiago. Kiroltasuna eta laguntasuna izan dira topaketako ardatz nagusiak, izan ere, jokatu diren partidetan ez da markagailurik eta emaitzarik egon.  Eguraldia lagun, futbolaz eta lagunarteaz gozatzeko ekitaldia izan da gaurkoa.