Getaria-Zarautz itsas zeharkaldiaren 50. urteurrena oroitzeko solasaldia

Aritz Mutiozabal 2022ko mai. 30a, 09:10

Duela pare bat aste solasaldia egin zuten Cachi-Bachi elkartean probaren 50 urteak gogora ekartzeko, bertako antolatzaile eta parte-hartzaileekin.

Saioan izan ziren Marina Fernandez eta Jabi Lizaso Zarautz Balea Igeriketa Klubeko presidente ohiak, Monica Urzelai Zarautz Balea Igeriketa Klubeko egungo presidentea, Pablo Cazalis klubeko kide eta probaren antolatzaile nagusia, Cristobal Rochas klubeko batzarreko kidea eta proban 25 aldiz parte hartu duena eta Nerea Murua, zeharkaldia hiru aldiz irabazi duen igerilari zarauztarra.