Bide garbiketako ibilgailu berriak aurkeztu dituzte

Aritz Mutiozabal 2022ko mai. 31a, 17:00
Garbiketako flota berriaren aurkezpena, Munoan. (Zarauzko Udala)

Iazko udan Zarauzko Udalak lehiaketa bidez esleitu zion Zarautz Garbia ABEEari datozen hamar urteetarako bide garbiketako zerbitzua. Orain, garbiketako ibilgailu berriak aurkeztu ditu; %100 propultsio elektrikoko eta kontsumo txikiko nahiz emisio-maila baxuko modeloak dira.

Ibilgailu hauek aurrekoak baino jasangarriagoak direla azaldu du Iban San Martin Zerbitzu zinegotziak. Flota berriak hainbat ibilgailu elektriko eta hibrido ditu, eta zinegotziaren arabera, horrek lagunduko du "zerbitzuak ingurumenarekiko errespetu handiagoa" izan dezan. Gainera, zarata gutxiago sortzen duela gaineratu du.