'Arima du-Got soul' abesti berria aurkeztu du Arima Soul taldeak

Aritz Mutiozabal 2022ko eka. 1a, 11:35

Mikel Makalak eta Lidia Insaustik gidatzen duen Arima Soul taldea duela bi urte eman zen ezagutzera, bost abestiko EP batekin. Udaberri honetan Elkar estudioetan sartu da bere lehen disko luzea grabatzera, Victor Sanchez soinu-teknikariaren gidaritzapean. Hain justu ere, lan berriko Arima du-Got soul aurrerapen abestia eta haren bideoklipa aurkeztu du orain. Diskoa udazkenean argitaratuko dute Elkar argitaletxearekin.