Ebro Etxea ezagutzeko 'Leiho irekiak' izango dira ostiralean

Amaia Urbieta Arruti 2022ko eka. 1a, 13:52

Artezaleak elkarteak antolatuta, 'Leiho irekiak' izeneko hitzordua prestatu dute Ebro Etxean ostiralerako. 18:30etik aurrera, Ebro Etxeko lorategian festatxoa egingo dute, eta hainbat tailer eskainiko dituzte zuzenean: estanpazio botanikoa, marrazketa, pintura... Gainera, pintxo eta edariak ere izango dira.