Lore eta Landare Azoka egingo dute larunbat goizean

Aritz Mutiozabal 2022ko eka. 1a, 14:50

 Zarauzko Lore eta Landareen XIII. Azoka egingo dute larunbat goizean Zigordia kalean, udaletxearen parean. Lore eta landare naturalak, kosmetikako eta medikuntza naturaleko artisau-produktuak, sendabelarrak eta abar topatuko dituzte herritarrak azokan jarriko dituzten postuetan.  Ikusteaz gain, erosteko aukera ere izango da; 10:30etik 14:30era egongo da zabalik.