Juan Jose Beraciertoren oroimenezko lasterketaren laburpen bideoa, ikusgai

Amaia Urbieta Arruti 2022ko eka. 1a, 15:37

Iragan larunbat arratsaldean Juan Jose Beraciertoren oroimenezko lehen txirrindularitza lasterketa jokatu zuten, Zarauzko Asti auzotik abiatuta. Txirrindulariak elkarteak bideo hau sortu du lasterketako irudiak jasota.

Matilde Espada Beraciertoren alargunak moztu zuen lasterketaren hasierako zinta. Antolakuntza lanetan aritu zirenek eskerrak eman dizkiete lasterketako babesle, kolaboratzaile, laguntzaile nahiz boluntarioei.

Junior mailako txirrindulariak atera ziren errepidera, eta Gipuzkoako Txapelketa ere izan zen aldi berean lasterketa. Oscar Fuentes Paniego 85 kilometroko ibilbidea amaitzen azkarrena.