Zozketa

Zozkatu du Zarauzko Hitzak EHZ jaialdirako sarrera bikoitza

Zarauzko hitza 2022ko eka. 2a, 17:31

Uztailaren 1etik 3ra egingo da aurtengo Euskal Herria Zuzenean Festibala, eta jaialdiko hiru eguneterako sarrera bikoitz bat irabazi du Laida Arregi irakurleak.

Euskal Herria Zuzenean Festibala uztailaren 1etik 3ra egingo da Irisarrin, eta jaialdiko hiru eguneterako sarrera bikoitz bat zozkatu du Zarauzko Hitzak bere irakurleen artean. Zozketa egin ondoren, Laida Arregi izan da irabazlea. Aurtengo egitarauan, besteak beste, Niko Etxart, Ezpalak, Ibil Bedi, Calling Marian, Fizt & Furiuz, Bulego, Madelyn Ann, Eesah Yasuke, Amorante, Joseba Tapia, Frigo edota Kilimak izango dira.