Ate joka dira Zelai Ondoko festak

Amaia Urbieta Arruti 2022ko eka. 3a, 11:30

2019ko festetan ere Txan Magoaren emanaldiarekin gozatu zuten haurrek. (Hitza)

San Juan egunaren bueltan antolatu ohi dituzte Zelai Ondon festak, eta dagoeneko plazaratu dute egitaraua. Ekainaren 17an hasiko dira ekitaldiak, eta 23an, San Juan bezperan, amaituko dira jaiak.

Ikusi hemen prestatu duten egitaraua, egunez egun:

Ekainak 17, ostirala

  • 18:30. Txupinazoa Zulaika Botikaren errotondatik. Ondoren, Txan Magoa pistan.
  • 19:30. Parrillada bolatokian Unplug 'n roll abeslariarekin.
  • 21:00. Sakatu elektrotxaranga pistan.
  • 00:00. DJ Frolicsome pistan.

Ekainak 18, larunbata

  • 09:00. Goizeko Ihintza txistulariak auzoan zehar.
  • 11:00-14:00. haurrentzako puzgarriak eta marrazki txokoa pistan. VII. patata tortilla lehiaketa.
  • 12:00. Tortillak aurkezteko epea parrila gunean.
  • 13:00. Tortilla lehiaketaren sari banaketa eta pintxo-potea.
  • 15:30-17:30. Haurrentzako puzgarriak Zelai Ondoko pistan.
  • 17:30. 7. Auzo Krosa (Zulaika Botikaren errotondan). Lau maila bereiziko dira: 3-5 urte, LH 1-2, LH 3-4, LH 5-6. Ez da izena eman behar, momentuan jarriko diete zigilua parte hartzaileei. Xibartako izozkiak banatuko dituzte korrikalarien artean. Auzo Krosa amaitu bezain pronto egingo da sari banaketa, eta jarraian, txokolatada izango da.
  • 18:30. Haize-Orratz gaztelekuaren eskutik, Gazte Gunea pistan.
  • 17:00-20:00. Bolatokia eta toka irekita egongo dira, Zelai Ondoko Bol&Tok taldearen eskutik.
  • 19:30. Parrillada bolatokian.
  • 19:30-21:00. Musika emanaldia Joselu Anaiak taldearen eskutik.
  • 22:30-01:00. Joselu Anaiak 2.0.

Ekainak 19, igandea:

  • 09:00. Goizeko Ihintza txistulariak auzoan zehar.
  • 10:00. VII. Bola eta Toka Txapelketa, Andres Illarramendiren omenez.
  • 11:00. Haur Txokoa txosna ondoan.
  • 14:00. 7. Auzo Bazkaria pistan (eguraldi txarrarekin, kiroldegian). Txartelak salgai: Trigal, Zelaitxo eta Aritzbatalden. Bazkalondoan, Bingoa opariekin!

Ekainak 23, osteguna (San Juan bezpera eta sua):

  • 20:00. Sardina jana Mondrako aparkalekuan.
  • 21:00. Zarakatun batukada feminista.
  • 22:00. San Juan sua Mitxelenan, Antonio Aranzabal zenaren zelaian. Honako hauek hartuko dute parte ekitaldian: Aimar Sorazu eta Uxue Alkorta bertsolariak, Goizeko Ihintza txistulariak, Montetxio korua, Jalgi Dantza Taldea, Zarakatun Batukada Feminista eta Zarauzko Txalaparta eskola. Oharra: segurtasun arrazoiengatik, ez da sutara botatzeko ezer onartuko. Zelai Ondoko Jai Batzordea arduratuko da erretzeko materiala ekartzeaz.