Hileroko azoka izango da bihar

Amaia Urbieta Arruti 2022ko eka. 3a, 17:00

Izatez hileko bigarren larunbatean egin ohi da kale azoka, baina datorrenean Zarauzko Triatloia jokatuko denez, astebete aurreratu dute hileroko kaleko merkatua. Hori horrela, bihar ipiniko dituzte postuak Klabelinsoro kalean, 15:00etatik aurrera, gutxi gorabehera.