Osa lau arroako harri-jasotze txapelketako finalera sailkatu dira

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko eka. 6a, 08:50

Finala uztailaren 3an jokatuko da Aiako Andatza auzoan, San Pedro Jaien barruan.

(Argazkiak: Ibon Errazu)

Atzo arratsaldean giro ederra izan zen Aiako probalekuan, Emakumezkoen Lau Arroa Harrijasotze Txapelketako kanporaketa jokatu baitzen bertan. Guztira, zazpi parte-hartzaile atera ziren plazara eta horietatik lau sailkatu ziren final handia jokatzeko; tartean, Lierni Osa zarauztarra. Osak 59 altxaldi egin zituen guztira; 25 zilindroari, 12 kubikoari eta 22 bolari.

Finala uztailaren 3an jokatuko da Aiako Andatza auzoan, San Pedro Jaien barruan.

Hona hemen kanporaketako sailkapena:

1.- Lur Errekondo 26 (z), 15 (k), 13 (b) 3.200 kilo.
2.- Lierni Osa 25 (z), 12 (k), 22 (b) 2.950 kilo.
3.- Udane Ostolaza 25 (z), 14 (k), 17 (b) 2.800 kilo.
4.- Aroa Sanchez 25 (z), 13 (k), 17 (b) 2.750 kilo.
5.- Ane Zinkunegi 22 (z), 13 (k), 16 (b) 2.550 kilo.
6.- Olaia Esnaola 19 (z), 11 (k), 15 (b) 2.250 kilo
7.- Naiara Zumeta 20 (z), 10 (k), 15 (b) 2.250 kilo