Pagoeta Egunaz gozatzeko aukera izan da berriro

Aritz Mutiozabal 2022ko eka. 6a, 09:25

Pagoeta Eguna ospatu zuten atzokoan, bi urteko etenaren ondoren. Bazirudien bezperako ekaitzak berriro zapuztu behar zuela festa, baina ez zen horrela izan. Ohi baino gutxiago izan baziren ere, herritarrak Pagoetako gurutzera igo ziren eta bordaren bueltan izan zen erromeriaz gozatu zuten. Gainera, Pagoeta Mendizale Elkarteak prestatutako mokaduekin eta saldarekin indarberritzeko aukera izan zuten.