“Olatuak energia dira, horiekin bat egin eta batera dantza egiten duzunean, oso sentsazio betegarria da”

Aritz Mutiozabal 2022ko eka. 6a, 17:30

Miriam Imaz surflaria goi mailan aritu zen hamar urte inguru. Urteak dira utzi zuela, baina gaur egun monitore gisa dabil Emakumea Surflari egitasmoan, eta joan den ostiralean ETB1eko  Biba Zuek! saioan izan zen, Lo Eizagirrerekin batera.