Ennio Morriconeri buruzko filma izango da ikusgai gaur Modelon

Aritz Mutiozabal 2022ko eka. 7a, 09:00

Ennio Morricone musikagileri buruzko Ennio: El maestro dokumentala emango dute gaur jatorrizko hizkuntzan, 20:30ean, Modelo aretoan. Pelikulan Quentin Tarantino, Clint Eastwood eta Oliver Stone zuzendariek hartzen dute parte, baita Hans Zimmer eta John Williams konpositore eta soinu banda egile ezagunek ere.