Agortu dira ostiraleko Jon Maiaren kontzerturako sarrerak

Amaia Urbieta Arruti 2022ko eka. 7a, 10:30

'Kantu bat gara' azken abesti bilduma aurkezten dabil Jon Maia herriz herri, eta Zarautzen eskainiko du kontzertua ostiral honetan, Modelo aretoan. Dagoeneko sarrerak agortuta daude, ordea. Berak sortutako letrekin eginiko abestien bertsioz osatu du Maia bertsolariak 'Kantu bat gara', eta hainbat artista gonbidaturekin batera oholtzaratzen ditu piezak.