Jokin Eizmendi nagusi Harri Handiak Urrezko Harri Jasotze Txapelketan

Anartz Izagirre 2022ko eka. 7a, 11:30

XXV. Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketaz aparte, harri jasotze txapelketak ere jokatu zituzten igandean Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. Harri Handiak Urrezko Harri Jasotze Txapelketa Jokin Eizmendik eta Jon Unanue Goenatxo III.ak jokatu zuten, eta zarauztarra izan zen garaile. 188 kiloko laukizuzenarekin 1.504 kilo jaso zituen hark, 138 kiloko kubikoarekin 1.794 kilo, eta 113 kiloko bolarekin 2.034 kilo; guztira, beraz, 5.332 kilo altxatu zituen. Goenatxo III.ak, aldiz, 1.316 kilo jaso zituen laukizuzenarekin, 1.656 kilo kubikoarekin, eta 1.808 kilo bolarekin. Guztira, 4.780 kilo jaso zituen azkoitiarrak.