Ekin diete sanpelaioetako Haurren Agerraldiko entseguei

Aritz Mutiozabal 2022ko eka. 8a, 10:15

Sanpelaioetako haurren danborradako lehen entsegua egin zuten atzo arratsaldean, Zinema pilotalekuan. Estreinako eguna izanik, izenak hartzeko eta parte hartzaileak auzoz auzo banatzeko saioa egin zuen atzo Haur Kultur Taldeak.

Haurren Agerraldiko hainbat pieza ere jo zituzten, zuzendari aukeratu berrien gidaritzapean, baina oraindik ere frontoiko zoruaren kontra. Aurrerago hasiko dira danborrak eta barrilak astintzen, hurrengoetako entseguetan.