Murnauren zinemagintza aztertuko dute Photomuseumen

Aritz Mutiozabal 2022ko eka. 8a, 15:30

Ostiral honetan izango da saioa, 18:00etan hasita, doako sarrerarekin.

Gela programaren barruan, Friedrich Wilhelm Murnau zinemagilearen lana aztertuko dute ostiral honetan Photomuseumen. Nosferatu, eine Symphonie des Grauens zinema mutuaren klasikoaren estreinaldiaren mendeurrena da aurten, eta hori aintzat hartuta, saio berezi eskainiko diote zinegile alemaniarraren ibilbideari.

Murnau zinema mutuaren garaiko zuzendari garrantzitsu eta baliotsuenetakoa izan zen. Maisua zen zirrarak eta emozioak eszenaratzen, baita hiri-espazioak eta naturak erabiltzen. Oro har, abila zen fatalismoak markatutako pertsonaien maneiu psikologikoan.

Bere film ezagunen artean aipatzekoak dira, aipatutako Nosferatu (1922) lanaz, Der Letzte Mann (1924), Tartufo (1925), Fausto (1926), Sunrise (1927) eta Tabu (1931).