Trafiko mozketak izango dira bihar triatloia dela eta

Amaia Urbieta Arruti 2022ko eka. 10a, 10:00

Zarauztik abiatuta, inguruko herrietatik igaroko da biharko triatloiko bizikleta proba. Hori dela eta, hainbat errepide itxita egongo dira arratsaldean, 14:30etik 18:30era. Meagako bidea itxita egongo da Iraetako bidegurutzera arte, eta handik Zumaiarako bidea (Arroa Behetik doana) ere itxita egongo da.  

Hori dela eta, Azpeitia-Azkoitia aldera joateko AP-8 autobidea hartu eta Elgoibarko bidesarian atera beharko da bihar arratsaldean. Inguru horretatik kostaldera datozenek ere autobidea baliatu beharko dute, eta Zumaiara joan behar izanez gero ere Zarauzko bidesarian atera beharko dira eta ondoren N-634 errepidea hartu. Zarautz-Zumaia norabidean zabalik egongo da kostako bidea, baina kontrako noranzkoan itxi egingo dute.