Hainbat lagun elkartu da Putzuzulon ospatu duten Ikasle Egunean

Mireia Galarza Bastida 2022ko eka. 13a, 17:31

Pala txapelketa eta bazkaria egin dituzte egunean zehar. Eguna amaitzeko, Indabe taldeak kontzertua eskainiko du Putzuzulon, 20:00etan hasita. 

Urola Kostako Ikasle Abertzaleak taldeak antolatuta, gaur ospatu dute Ikasle Eguna Putzuzulo gaztetxean.

Goizean goiz pala txapelketa egin dute, eta eguerdian bazkaltzeko elkartu dira. Jarraian, mikro irekia izan da. Egunari amaiera emateko, Indabe taldeak kontzertua eskainiko du gaztetxean bertan, 20:00etan hasita.