Sebas Martija saritu du Gipuzkoako Futbol Federazioak emakumezkoen futbolean egindako lanagatik

Aritz Mutiozabal 2022ko eka. 18a, 16:00

Gipuzkoako Futbol Federazioak I. Gipuzkoa Sariak eman zituen duela astebete Tolosako Topic-en.  Egindako aitortzen artean, Emakumezkoen Futbolaren Aintzindariak atalean sei lagun saritu zituzten, eta horietako bat Sebastian Martija zarauztarra izan zen.  Izan ere, bere ibilbidean zehar Euskadiko selekzioko emakumezkoen maila guztietako hautatzailea izan zen, eta Espainiako emakumezkoen selekzio absolutoko lantaldeko kidea ere bai.