'La Voluntaria' filma emango dute bihartik aurrera Modelon

Amaia Urbieta Arruti 2022ko eka. 23a, 19:00

Carmen Machi aktore espainiar ezaguna protagonista duen La Voluntaria filma eskainiko dute bihartik asteartera Modelo aretoan. Errefuxiatuen kanpaleku batera boluntario lanetara doan Marisaren papera egiten du Machik.

Honako ordutegian emango dute filma:

  • Bihar, ostirala, 20:00etan.
  • Etzi, larunbata, 19:15ean.
  • Ekainak 27, astelehena (ikusleen eguna), 17:00etan eta 20:30ean.
  • Ekainak 28, asteartea, 20:00etan.