San Pelaio jaiak

San Pelaio bezperako gauerdiko ekitaldia zuzenean ikusteko aukera izango da

Aritz Mutiozabal 2022ko eka. 24a, 11:00
2019ko San Pelaio jaietako helduen danborrada. (Amaia Urbieta Arruti)

Bihar gauerdian lehertuko da festa Zarautzen. Ekainaren 25a da bihar, San Pelaio bezpera, eta bi urteko etenaren ondoren, berriro ere bandera igoaraziz, danborrak astinduz eta elkarrekin ereserkia abestuz emango zaie hasiera herriko jaiei. Bertaratzeko aukerarik ez dutenek zuzenean jarraitu ahal izango dute atari honetan, Zarauzko Udalaren webgunean nahiz Erlo Telebistan, streaming bidez.