Eguraldi txarrak ez du San Joan suaren garra apaldu

Aritz Mutiozabal 2022ko eka. 24a, 09:36

Mitxelena kalean, Mondra pareko aparkalekuan piztu zuten, azken urteetan bezala, San Joan bezperako sua. Eguraldia petral samar ibili bazen ere, ekitaldia hastera zihoanean baretu ziren trumoi eta tximistak, eta normaltasunez egin ahal izan zituzten sua eta haren bueltako ekintzak. 

Ekitaldi herrikoia antolatu zuen Zelai Ondoko jai batzordeak, ohi bezala: Goizeko Ihintza taldeko txistulariek, Aimar Sorazu bertsolariak, Montetxio koruak, Jalgi Dantza Taldeak eta Zarakatun batukada feministak girotu zuten suaren buelta.