Taxi bus zerbitzua martxan izango da gaurtik aurrera

Amaia Urbieta Arruti 2022ko eka. 25a, 10:00

Lehen bezalaxe, emakumeek edukiko dute lehengasuna, baina herritar guztiei zabalik egongo da zerbitzuaren erabilera.

San Pelaio festetan hasita, urte osoko asteburu eta jaiegunetan martxan izango da Taxi Bus zerbitzua. Emakumeek lehentasuna edukiko dute, baina herritar guztiei zabalik dago zerbitzuaren erabilera. 

Iker Basurko Mugikortasun zinegotziaren arabera, "harrera ona" izan du Taxi Busak 2018an martxan jarri zutenetik. "Pandemia atzean utzi ondoren, festa eta gau giroa itzuliko dira uda honetan. Zerbitzu honen bitartez, gauez etxera bueltatu behar duten pertsonen segurtasuna bermatu nahi dugu", gaineratu du. 

Gaurtik abenduaren 18ra arte izango da martxan, eta Zarauzko hamar taxilarik emango dute zerbitzua. Zehaztu dute udalerriaren mugen barruko garraioetara mugatuko dela, eta 2 euro balioko du bidaiak (3,5 euro, zerbitzua Talaimendi goiko aldera iristen bada). 01:00etatik 05:00etara egongo da martxan zerbitzua, eta interesa dutenek aldez aurretik Udaltzaingoaren bulegoetan tiketa eskuratu beharko dute. Taxiak Udaltzaingoko aparkalekuan egongo dira kokatuta. 

Zehazki, honako egun hauetan eskainiko du zerbitzua Taxi Busak.

Ekaina: 25, 26 eta 27.
Uztaila: 2, 3, 9, 10, 16, 17, 23, 24, 25, 30 eta 31.
Abuztua: 6, 7, 13, 14, 15, 20, 21, 27 eta 28.
Iraila: 3, 4, 6, 10, 11, 17, 18, 24 eta 25.
Urria: 2, 9, 12, 16, 23 eta 30.
Azaroa: 1, 6, 13, 20 eta 27.
Abendua: 4, 6, 8, 11 eta 18.