San Pelaio jaiak

Eguraldia dela eta, bihar izango dira gaur egitekoak ziren hainbat ekintza

Amaia Urbieta Arruti 2022ko eka. 27a, 08:54

2019ko apar festa. (Hitza)

Eguraldi txarra dago iragarrita gaur egun guztirako. Hori dela eta, arratsaldean Iñurritzan egitekoak ziren hainbat ekintza atzeratu egin dituzte, eta bihar izango dira.

Zehazki, 16:30ean zabalduko da bihar haurren gunea, 17:00etan apar festa egingo dute, eta ordu berean, nerabeen gunea ere zabalduko da. Hiru ekintzak Iñurritzan izango dira.

Gaurko aurreikusitako gainontzeko ekitaldiek aurrera egingo dute.