Gaztainpe eta Zigordia kaleen arteko pasabidea itxiko dute bihar gauean ibilgailuentzat

Aritz Mutiozabal 2022ko eka. 28a, 14:28

Trenbidean egiten ari diren lanak aurrera doaz, eta azkenaldian pauso garrantzitsuak eman dira; besteak beste, behin-behineko tren geltokia jarri da abian.

Udalak jakitera eman duenez, bihar gauean Gaztainpe eta Zigordia kaleak lotzen dituen pasabidea itxi egingo dute ibilgailuentzat. Bidea berriztatzeko eta pintaketa lanak egiteko baliatuko dute errepide mozketa; 22:00etatik 06:00etara egongo da itxita, hain zuzen ere.