Toki aldaketak egingo dituzte Kalerkin, eguraldi txarra iragarri dutelako

Amaia Urbieta Arruti 2022ko eka. 28a, 16:30

Bihar hasiko da Kalerki kaleko antzerki jaialdia, baina biharko eta etziko eguraldi txarra iragarri dutenez, kalean egitekoak ziren hainbat emanaldi estalpean egingo dituzte, eta horietako bat egunez aldatuko dute. Ostiraletik aurrerako emanaldiak bere horretan mantenduko dira, momentuz. 

Hauek izango dira aldaketak, Kultura departamentuaren arabera: biharko 20:00etako Peix emanaldia Aritzbatalde frontoian izango da, Migrare eta Ur, berriz, 22:00etatik aurrera egingo dituzte Zinema pilotalekuan.

Etziko Txotxongiloak mugitzen eta Orrazkera misteriotsua Santa Klara komentuan egingo dira 19:00etan eta 20:00etan, hurrenez hurren, eta etzi egitekoak ziren Akabo! larunbatean egingo dute, 18:00etan, malekoian; etziko Fly me to the moon emanaldia, berriz, Aritzbatalde pilotalekuan izango da, 22:30etik aurrera.