Herriaren historia antzerki bidez ezagutzeko aukera izango da aurten ere

Amaia Urbieta Arruti 2022ko eka. 30a, 10:00
(Zarauzko Udala)

Uztailean eta abuztuan, Zarautz eta Zarauz; historia antzeztua izeneko ibilbidea eskainiko dute Patxi Santamaria eta Inazio Tolosa aktoreek.

Aurtengo udan ere antzeztutako ibilbideak eskainiko dituzte herrian, uztailean eta abuztuan. Zarauzko historia antzerki bidez azalduko dute Patxi Santamaria zarauztarrak eta Inazio Tolosa zumaiarrak, Zarautz eta Zarauz; Zarauzko historia antzeztua izenburudun ibilbidean. Bi hizkuntzatan eskainiko dituzte saioak.

Lehen ibilbideak uztailaren 11n eskainiko dituzte, 11:00etan gaztelaniaz eta 13:00etan euskaraz. Saioak Arrosategi parketik abiatuko dira, eta plazak mugatuak direnez (35 pertsona saio bakoitzeko), txartela aurrez eskuratu beharko da, Turismo Bulegoan, 5 euroan.

Hurrengo bisitak uztailaren 18an, abuztuaren 1ean eta abuztuaren 8an izango dira.