Beste bi bilera egingo ditu datorren astean trena lurperatzearen aldeko plataformak

Amaia Urbieta Arruti 2022ko uzt. 1a, 09:00

Trena lurperatzearen aldeko plataformak bilerak egiten jarraitzen du auzoz auzo, herritarrek mugimenduaren inguruan informazioa jaso dezaten. Datorren astean beste bi bilera egingo ditu.

Asteartean, hilaren 5ean, Salbideko Gereziondo 3 lokalean bilduko dira. Asteazkenean, berriz, hilaren 6an, Aritzbatalde kiroldegian egingo dute bilera. Bi hitzorduak 19:00etan izango dira.