Occhi Di Farfalla taldeak bira egingo du Europan

Aritz Mutiozabal 2022ko uzt. 4a, 10:15

Occhi di Farfalla musika taldeak Iraun diskoa kaleratu zuen joan den otsailean, eta han eta hemen hainbat kontzertu eman ondoren, bira txiki bat egingo du Europan barna. Uztailaren 8tik 16ra Herbehereak, Alemania eta Txekiar Errepublikan ariko dira jotzen. 2013an irten zinen lehen aldiz biran, eta beraien aurreko lanak era horretara zabaldu dituztenez, berriro errepidera irtengo dira.