Erasmus+ programako ikasleei harrera egin die udalak

Aritz Mutiozabal 2022ko uzt. 5a, 10:00
Erasmus+ programakoei harrera udaletzeko batzar aretoan. (Zarauzko Udala)

Udalak harrera egin zien joan den astean Erasmus+ programarekin Zarautzera etorritako ikasleei. Guztira, jatorri ezberdinetako 18 eta 21 urte bitarteko 40 ikasle izan ziren herrian; Arts and Movement Saves Us! proiektua lantzen ari dira

Irune Urbieta Hezkuntza eta Gazteria zinegotziak eta Onditz de Leizaola Gazteria teknikariak egin zieten harrera ikasle eta arduradunei udaletxeko batzar aretoan. Ondoren, San Pelaio jaiez gozatzeko parada izan zuten.