Bihar hasiko dira Arranopola egitasmoko kontzertuak

Amaia Urbieta Arruti 2022ko uzt. 5a, 09:32

2019an egin ziren azken kontzertuak Arrano tabernaren aurrean. (Arranopola)

Ostegun musikatuak itzuliko dira Musika Plazara, Arranopola kultur egitasoaren eskutik. Bihartik aurrera, uztailean eta abuztuan zehar astero izango dira emanaldiak, Arrano tabernaren parean egokituko duten oholtzan.

Saioak ostegunetan izango badira ere, salbuespena izango da biharkoa. Denera, zortzi kontzertu eskainiko dituzte bi hilabeteetan. Saio guztiak 20:00etan hasiko dira.

  • Bihar, asteazkena: Alarma Morea. 
  • Uztailak 14, osteguna: Mice.
  • Uztailak 21: Ithaka.
  • Uztailak 28: Rudiger.
  • Abuztuak 4: Pig&Kiss.
  • Abuztuak 11: Petti.
  • Abuztuak 18: Martin de Marte (akustikoan).
  • Abuztuak 25: Gilda.