Zezen puzgarrien entzierroa izango da arratsaldean

Aritz Mutiozabal 2022ko uzt. 7a, 09:45

San Fermin eguna da gaur, eta Iruñean eta Lesakan ez ezik, Zarautzen ere entzierroa egingo dute. Baina bestelako entzierro bat, jostagarriagoa: zezen puzgarriekin. Beste edizio batzuetan Kalerki jaialdiaren barruan programatu izan du Udalak, baina aurten udako Antzerkia Familian egitarauaren barruan txertatu du; programaren lehen ekitaldia izango da, gainera.

Entzierroa Lege Zaharren enparantzatik abiatuko da 19:00etan, eta ikuskizun ibiltaria izanik, Alde Zaharreko kaleetan zehar ibiliko da herriko neska-mutikoen nahiz helduen gozagarri.