Tutik Clowns pailazoen –Gari, Montxo eta Joselontxo hirukoaren– 25. urteurrena ospatzeko ikuskizuna da Petitxou, ostegun honetan Antzerkia Familian programaren barruan ikusteko aukera izango dena. Villa Manuelako frontoian eskainiko dute emanaldia, 19:00etan hasita, doako sarrerarekin.