Micek zuzenean joko du ostegunean Arranopolan

Aritz Mutiozabal 2022ko uzt. 12a, 12:50

Arranopola kultur egitasmoaren bigarren kontzertua izango da ostegun honetan, eta, oraingoan, Mice bakarlariaren txanda izango da, 20:00etatik aurrera. Napoka Iriako abeslari ohi Miren Narbaizak 2017an abiatu zuen bere proiektua, eta bi disko argitara eman ostean, aurtengo maiatzean Ernaltzen single abestia kaleratu du.